126. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 56/2011 prozedura

Rosa M. Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Yolanda Murugarren Suescunek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Costuras Cocris, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 56/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Yolanda Murugarren Suescunen eta Costuras Cocris, S.L.ren arteko lan-harremana ebazpen honen egunean amaituta dagoela adieraztea, eta enpresa kondenatzea langileari diru kopuru hauek ordaintzera:

Kalte-ordaina (oker edo hutsik ezean): 15.500,55 euro.

Tramitazioaldiko soldatak (oker edo hutsik ezean): 17.249,33 euro.

Ebazpen hau alderdiei jakinaraz bekie, adieraziz haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dezaketela, epaitegi honi zuzendua, ebazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Isabel María Olabarri Santos andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko epaile magistratuak. Fede ematen dut.

Eta Costuras Cocris, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko ekainaren 13an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1111168