4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. 89/2011 betearazpena
Alfonso Pérez Ruiz jaunak, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkariak,
Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Jorge Javier Ochoa González jaunak eskaturik, kaleratzearen aurkako erreklamazioa dela-eta, Tradisna Servicios Asociados, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 89/2011 betearazpen prozesuaren barnean, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, Lan Prozedurari buruzko Legearen 278. artikuluan adierazitako agerraldian parte hartzeko, 2011ko uztailaren 22ko goizeko 09:05ean 15. judizio-aretoan, Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik).
Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko. Agertzen ez bada, hura gabe eginen da agerraldia.
Eta Tradisna Servicios Asociados, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2011ko ekainaren 7an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1110410