4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 815/2010 demanda
Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak.
Aditzera ematen dut: Luis Vicente Echarte Iglesiasek eta Mercedes Esain Ayesak eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Rizama Gómez Medina S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 815/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da 2011ko ekainaren 6an:
"Baiesten dut Luis Vicente Echarte Iglesiasek eta Mercedes Esain Ayesak, diru kopuru bat erreklamatzeko, Soldatak Bermatzeko Funtsaren eta Rizama Gomez Medina, S.L.ren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez, enpresa hori kondenatzen dut diru kopuru hauek ordaintzera: Luis Echarte Iglesias jaunari 4.083,43 euro (oker edo hutsik ezean) eta Mercedes Esáin Ayesa andreari 4.492,93 euro (oker edo hutsik ezean). Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut deklarazio horri men egitera.
Epai honen aurka bidezko da erregutze errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunean. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.
Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.
Diru-kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.
Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen 3160.0000.65.0815.10 kontuan, Banestoren edozein bulegotan, 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina oraingoan 3160.0000.67.0815.10 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru sarrera banku-transferentziaren bidez egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.
Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut".
Eta Rizama Gómez Medina, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2011ko ekainaren 14an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1110742