125. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

308/2011 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, zerrendatzen diren udal eta kontzejuei diru-laguntzak ematea onesten duena, Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako (Lehen Hezkuntza-DBH) ikastetxe publikoak hobetzeko eta birmoldatzeko obra proiektuak gauza ditzaten, eragimen energetikoa bultzatze aldera. Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak martxoaren 4an emandako 84/2011 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia.

Ikusirik deialdirako osatutako Ebaluazio Batzordearen akta eta Obren eta Mantentze Lanen Zerbitzuko zuzendariaren txostena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onestea eranskinean agertzen diren udal eta kontzejuei behin-behineko diru-laguntzak ematea.

2. Emandako diru-laguntzak ordaintzea hurrengo baldintza hauen mende egonen da:

a) Diru-laguntzaren xedeko obrak 2011ko uztailaren 30a baino lehen hasiko dira; era berean, egun hori baino lehen, 7. oinarriko 2. idatz-zatiko obretarako, zuinketa-akta aurkeztu beharko da, obrak hasi direla justifikatzeko; bestela obren hasiera atzeratzeko eskaria aurkeztu beharko da, eta hori organo eskudunak onetsi beharko du. Data horietako batean (2011ko uztailaren 30a edo baimendutako atzerapenaren data) obren hasieraren berririk ez badago, eskaria ezetsitzat joko da eta halaxe jakinaraziko zaie, behar diren ondorioetarako.

b) Diru-laguntzen xedeko obrak 2011ko azaroaren 1erako bukatuko dira, eta frogagiriak 2011ko azaroaren 30a baino lehen aurkeztuko dira.

c) Diru-laguntzaren xedeko obrak 2011ko uztailaren 30a baino lehen hasiko dira; era berean, egun hori baino lehen, 7. oinarriko 2. idatz-zatiko obretarako, zuinketa-akta aurkeztu beharko da, obrak hasi direla justifikatzeko; bestela obren hasiera atzeratzeko eskaria aurkeztu beharko da, eta hori organo eskudunak onetsi beharko du.

d) Diru-laguntzak unean uneko balio erantsiaren zerga barne hartzen du.

3. Kudeaketa organoak ikusten duenean kanpoko inguruabarren eraginez diruz lagundutako ekintza ezin dela egin edo, kasuaren arabera, ezin dela aurrekontuko ekitaldiaren barrenean hasi, horretarako baimendutako diru-kopuruak askatzen ahalko ditu. Diru aske hori hasieran baztertutako eskaerak diruz laguntzeko edo beste eskaera batzuei esleitutako kopurua handitzeko erabiltzen ahalko da.

4. Diru-laguntza horien ordainketa, gehienez ere 900.000,00 euro, 2011rako aurrekontuko "Obrak udal jabetzako ikastetxeetan" izeneko 410001-41810-7609-325100 kontu-sailaren kargura eginen da (kontabilitateko espedientea: 40000431), ondoko era hauetako batean, hain zuzen:

1. Ordainketa bakarra obrak bukatzen direnean.

2. Ordainketa partzialak, eskema honen arabera:

-%25, obren hasieran.

-%50, kontratistari ordaindu zaizkion obra ziurtagiriek aurreikusi den aurrekontuaren %75 gainditzen dutenean.

-Gainerako %25a, obrak bukatutakoan, justifikatu ondoren.

5. Ebazpen hau eta I. eranskina igortzea udal interesdunei, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Obren Atalari eta Obren eta Mantentze-lanen Zerbitzuko Zuzendaritzari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

7. Ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2011ko ekainaren 8an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

I. ERANSKINA

UDALA

IFK

IKASTETXEA

DIRU-LAGUNTZAREN XEDE DEN OBRA

ESKATUTAKO AURREKONTUA

%

DIRU-
LAGUNTZA

AGOITZ

P3101900C

"SAN MIGUEL" DBHI-IP

Kanpoko zurajea berritzea

52.489,62

95

49.865,14

ARANTZA

P3102200G

IP

Biomasa galdara instalatzea eta kanpoko zurajea berritzea

55.605,33

65

36.143,46

ARROITZ

P3103600G

LA BALSA IP

Galdara-gela egokitzea

56.383,35

65

36.649,18

ARTAXOA

P3103800C

"URRACA REINA" IP

Kanpoko zurajea berritzea

10.445,30

65

6.789,45

AZAGRA

P3104200E

DBHI

Estalkia berritzea

62.324,77

100

62.324,77

BAZTAN

P3105000H

"SAN FRANCISCO JAVIER" IP

Kanpoko zurajea berritzea

54.672,99

65

35.537,44

BERRIOZAR

P3190300H

"MENDIALDEA" IP

Kanpoko zurajea berritzea

64.999,98

65

42.249,99

BUÑUEL

P3105700C

"SANTA ANA" IP

Kanpoko zurajea berritzea eta transformadorea instalatzea

37.680,33

65

24.492,21

DONEZTEBE

P3122100E

MENDAUR DBHI

Kanpoko zurajea berritzea

32.000,00

100

32.000,00

ESTERIBAR

P3109700I

"XABIER ZUBIRI" IP

Berokuntza instalazioa hobetzea

26.966,94

65

17.528,51

IGANTZI

P3125900E

IP

Kanpoko zurajea berritzea

12.938,81

65

8.410,23

IRURTZUN

P3190400F

"ATAKONDOA" IP

Kanpoko zurajea berritzea

32.000,00

65

20.800,00

LAKUNTZA

P3113700C

"LUIS FUENTES" IP

Kanpoko zurajea berritzea

30.066,40

65

19.543,16

MARTZILLA

P3116200A

"SAN BARTOLOMÉ" IP

Tximinia eta galdara-gelako bero-isolatzea aldatzea

5.241,32

65

3.406,86

MENDABIA

P3116500D

DBHI-IP

Luminariak aldatzea

4.371,90

80

3.497,52

MENDABIA

P3116500D

DBHI

Luminariak aldatzea

12.790,02

100

12.790,02

MENDIGORRIA

P3116700J

"JULIAN MARIA ESPINAL OLCOZ" IP

Pertsianak jartzea

3.567,79

65

2.319,06

MURCHANTE

P3117600A

"MARDONES Y ANGULO" IP

Argiteria aldatzea.

11.535,28

65

7.497,93

NOAIN

P3108700J

DBHI

Kanpoko zurajea berritzea, fatxada isolatzea, berokuntza berritzea

130.136,20

100

100.000,00

OTSAGABIA

P3118500B

IP

Estalkiaren birgaikuntza eta isolamendu termikoa

94.758,99

95

90.021,04

IRUÑA

P3120100G

"SAN FRANCISCO" IP

Berokuntza eta klimatizazio sistema berritzea

49.586,95

65

32.231,52

AZKOIEN

P3120200E

"JUAN BAUTISTA IRURZUN" IP

Kanpoko zurajea berritzea

45.813,25

65

29.778,61

ZARE

P3121200D

"SAN NICOLAS" IP

Teilatua konpontzea

6.699,00

65

4.354,35

SARTAGUDA

P3122300A

"NUESTRA SEÑORA DEL ROSARIO" IP

Kanpoko zurajea berritzea

35.630,00

65

23.159,50

VIANA

P3125100B

"RICARDO CAMPANO" DBHI-IP

Kanpoko zurajea berritzea eta luminariak aldatzea

117.329,93

80

80.000,00

VILLATUERTA

P3125700I

"SAN VEREMUNDO" IP

Kanpoko zurajea berritzea eta luminariak aldatzea

87.327,45

65

56.762,84

1.133.361,90

838.152,79

1* Gehieneko zenbatekoa, 4. oinarriko c) atalaren arabera.

2* Gehieneko zenbatekoa, 4. oinarriko b) atalaren arabera.

F1110380

Iragarkiaren kodea: F1110380