125. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

746/2011 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Lekarozen (Baztan) enpresen campus bat ezartzeko udalez gaindiko plan sektorialaren AR-1 banaketa eremua birzatitzeko proiektua hasiera batean onesten duena. Proiektua SPRIN, S.A. sozietate publikoak sustatu du.

Nafarroako Gobernuak 2010eko abenduaren 20an hartutako Erabakiaren bidez, Lekarozen (Baztan) enpresen campus bat ezartzeko udalez gaindiko plan sektoriala, SPRIN S.A. sozietate publikoak sustatua, onetsi zen (2011ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 20koa).

2011ko martxoaren 21ean, Juan Barberán González jaunak, SPRIN, S.A. sozietate publikoa ordezkatuz, banaketa eremu hori birzatitzeko proiektuaren proposamena aurkeztu zuen, zegokion tramitazioa egiteko.

Era berean, 2011ko martxoaren 24ko, maiatzaren 20ko eta ekainaren 1eko sarrera erregistroekin, espedientea osatuz joan da, dokumentazio gehigarria erantsiz.

Departamentuko teknikariek aldeko txostenak eman dituzte, beraz, bidezkoa da espedientea tramitatzea Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluak eta horrekin bat heldu direnek xedatutakoaren arabera, jendaurrean egoteko epean aurkezten diren alegazioen arabera berrikuspen xehakatua egitea eragotzi gabe.

Alde horretatik, birzatiketa proiektu honen tramitazioa eta onespena Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari dagozkio, 35/2002 Foru Legearen 43.1.d) artikulua aplikatuz, plan sektorial bat garatzeko planeamenduaren exekuzio tresna delako.

EBATZI DUT:

1. Lekarozen (Baztan) enpresen campus bat ezartzeko udalez gaindiko plan sektorialaren AR-1 banaketa eremua birzatitzeko proiektua hasiera batean onestea. SPRIN S.A. sozietate publikoak sustatu du.

2. Sustatzaileak, espedientea behin betiko onetsi aurretik, borondatezko birzatiketa batzordearen eraketa eskritura publikoaren kopia aurkeztu beharko du.

3. Era berean, sustatzaileak birzatiketa proiektuaren testu bategina aurkeztuko du, aurkeztutako dokumentu eta eranskin osagarri guztiak bilduko dituena.

4. Birzatiketa proiektua jendaurrean jartzea hogei egunez. Epe horretan edozeinek bidezkoak iruditzen zaizkion ohar eta alegazioak egiten ahal ditu idatziz. Horretarako, interesdunek espedientea eskura izanen dute Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bulegoetan (Alondegi kalea, 1, Iruña).

5. Baztango Udalari espedientearen gaineko entzunaldia ematea.

6. Ebazpen hau SPRIN, S.A.ri eta Baztango Udalari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko ekainaren 8an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

Iragarkiaren kodea: F1110367