125. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 33/2011 prozedura

Rosa María Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: María Jesús Alaman Lergak eskaturik, Icana Dos Mil, S.L. enpresaren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 33/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Xedapen zatia.

Lehenbizikoa.-Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru hauek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari, hots, Icana Dos Mil, S.L.ri:

1.- 5.337,10 euroko printzipala.

2.-Interesetarako kalkulatu diren 320,22 euro.

3.-Kostuetarako kalkulatu diren 533,75 euro.

Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan ordain ditzakeela: Banestoren 0030 1846 42 000500 1274 kontua, 3158 0000 64 0033 11 kontzeptua.

Igor bedi ofizioa Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzura eta alderdi demandatuaren helbideari dagokion jabetza erregistrora, haien datuen arabera betearazpenpeko alderdiak dituen ondasun eta eskubide guztien zerrenda eman dezaten; halaber, erants bedi betearazpenpeko alderdiaren ibilgailuen titulartasunari buruzko informazio-oharra.

Ordainarazten den diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio zordunari edo haren legezko ordezkariari errekerimendua hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin. Ebazpen honen jakinarazpenak horren berri emateko formazko errekerimendua egiteko balio du.

Bigarrena.-Erants bitez Nafarroako Zerga Ogasunaren, Tributu Administrazioaren Estatu Agentziaren, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren datu-baseetara sartzeko aplikazio informatikoetatik lortutako oharrak. Horien edukia aztertuta, betearazpenpeko alderdiaren honako ondasun edo eskubide hauen enbargoa deklaratzen da:

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga edo balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, Nafarroako Foru Ogasunak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkion diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

Betearazpenpeko alderdiak La Caixa, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Caja de Ahorros de Santander y Cantabria, Banco de Santander, S.A., Nafarroako Kutxa eta Nafarroako Rural Kutxa banku erakundeetan dituen kontu korronte, aurrezki kontu eta gordailu mota guztietako saldoak, baita haren izenean dauden balore higigarri guztiak ere, finantza erakunde horiek haien gordailuzain edo bitarteko gisa jarduten badute; hori guztia premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte. Enbargoa bermatzeko eta eraginkorra izan dadin, bidal bekie ofizioa aurrean aipatutako entitateei, betearazpenean erreklamatzen den diru kopurua atxiki dezaten saldo horietatik, egonez gero, eta epaitegi honetako kontura transferi dezaten.

Betearazpenpeko alderdiak enpresa hauekiko dituen kredituak: Venancio Villanueva, S.A., Jamones Castelfrio, S.A.L., Porcino Teruel, S.A., Comercial Logística de Calamocha, S.A., Chorizos de Orozko Hnos. Valencia, S.A., Interham, S.L., Junca Gelatines, S.L., Olabemar, S.L., Landazabal Hostelera, S.L., Bar Restaurante Itxaso, S.L., Pamplonica, S.L., Sampolet, S.L., Distribuidora de Gasóleos Monreal, S.L., Bella Época Arre, S.L., Restaurante el Pañuelico, S.L., Cafrinorte, S.L., Embutidos Larrasoaña, S.L. Elizalde Hotel don Carlos, S.L., Biurdel, S.L., Eloiza, S.L., Santavalza, S.L., Tabla Tomasa, S.L., Embutidos Javi, S.L., Cartryporc, S.L., Logística Berron Noreña, S.L., Francisco Hernandes Sucesores, S.L., Comercial Unimels, S.L. Horiei ofizioa igorriko zaie, bost eguneko epean epaitegi honen banku kontura alda dezaten betearazpenean ordaintzeko dagoen diru kopuru osoa, edo aurrerantzean izan ditzaketen zorrak, zenbateko osoa berdindu arte; eta ez betetzearen ondorioei buruz legezko adierazpen eta ohartarazpenak eginen zaizkie.

Epaitegi hauetan tramitatzen ari diren betearazpenetan atxikitako ondasunen berrenbargoa:

Iruñeko Lehen Auzialdiko 2. Epaitegia. 337/11 betearazpena.

Iruñeko Lehen Auzialdiko 2. Epaitegia. 829/11 betearazpena.

Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegia. 733/11 betearazpena.

Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegia. 2301/10 betearazpena.

Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegia. 764/11 betearazpena.

Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegia. 942/10 betearazpena.

Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegia. 80/11 betearazpena.

Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegia. 293/11 betearazpena.

Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegia. 313/11 betearazpena.

Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegia. 313/11 betearazpena.

Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegia. 23/11 betearazpena.

Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegia. 1385/10 betearazpena.

Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegia. 101/11.

Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegia. 1196/10 betearazpena.

Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegia. 1197/10 betearazpena.

Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegia. 415/11 betearazpena.

Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegia. 430/11 betearazpena.

Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegia. 12/11 betearazpena.

Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegia. 9/09 betearazpena.

Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegia. 172/10 betearazpena.

Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegia. 65/11 betearazpena.

Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegia. 58/10 betearazpena.

Halaber, auto horietan betearazpenpeko alderdiarentzat gera daitekeen soberakinaren enbargoa. Igor bedi behar den idatzagiria, prozedura eta epaitegi horietan enbargoaren kontu har dezaten, eta eskatu, aldi berean, haien premiamendu bidearen egoerari buruzko ziurtagiria.

Ibilgailu hauek:

-6890GFZ matrikula, as440s50t/p modeloa, Iveco marka, kaxa-kamioia.

-9127FKT matrikula, 65c15 modeloa, Iveco marka, hozkailu kamioia.

-6787FGX matrikula, as440s48t/p modeloa, Iveco marka, kaxa-kamioia.

-9841FCC matrikula, ml180e28/p modeloa, Iveco marka, hozkailu kamioia.

-2921BGG matrikula, 413cdi modeloa, Mercedes Benz marka, kamioia.

-0879DDF matrikula, kubistar modeloa, Nissan marka, furgoneta.

-6275BNN matrikula, 300d modeloa, Mercedes Benz marka, autoa.

-NA2552AY matrikula, e300td modeloa, Mercedes Benz marka, autoa.

-1818AV matrikula, ml120e18 modeloa, Iveco marka, hozkailu kamioia.

Horri dagokionez, igor bitez aginduaren bi kopia ondasun higigarrien erregistro egokira, enbargoaren idatzoharra egiteko, eta eskatu, aldi berean, lotutako zama eta kargen ziurtagiria, Trafiko Zuzendaritza Nagusian ageri direnak ere barnean hartuko dituena.

Icana Dos Mil, S.L.ren egoitzan (autoetan ageri den helbidean, Zangozako Rocaforte F1 industrialdean) aurki daitezkeen ondasun higigarriak, diru kopuru hau berdintzeko: 5.337,10 euroko printzipala, gehi kalkulatu diren 320,22 euro interes gisa eta 533,75 euro kostuen ordainean.

Bidal bedi horretarako exhortoa betearazpenpekoaren helbideari dagokion epaitegira, edo komunikazioa Enbargo eta Komunikazio Egintzen Zerbitzu Orokorrera. Izendatzen den batzorde judizialak ahalmena izanen du sarrailagilearen eta indar publikoaren laguntza eskatzeko. Legez ezarritako lehentasun ordenari jarraituko zaio eta ondasunak zuzenbidearen arabera gordailutuko dira; beharrezkoa bada, gordailuzaina izendatuko da eta legezko ohartarazpenak eginen dira. Ebazpen honek erabaki den enbargorako agindua behar den moduan egiteko balioko du. Auzi-jartzaileak enbargo-eginbidean esku hartzeko ahalmena izanen du, hala badagokio zuzenbidez.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legezko eran.

Aurka egiteko bidea.-Epaitegi honetako Idazkaritzan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 551.5 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa, "31. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut. Idazkari judiziala.

Eta Icana Dos Mil, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 27an.-Idazkari judiziala, Rosa María Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1110236