4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA
803/2011 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, mehatxu eta egitezko tratu txarrengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
Iruñean, 2011ko martxoaren 31n.
Rebeca Esther Alonso Adrián andreak, Iruñeko Instrukzioko 5. Epaitegiko epaileak, mehatxu-falta batengatik José Ignacio Benegas Martínezen eta Nuria Fayanas Tapiaren aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 803/11 falta-judizioan, eta ondoko epaia eman du. Salatzailea Maribel Durán Meza izan da; Fiskaltzak ez du parte hartu.
Epaitza:
José Ignacio Benegas Martínez absolbitu egiten dut hasiera batean leporatu dioten faltatik.
Nuria Fayanas Tapia absolbitu egiten dut leporatu dioten faltatik.
Kostuak ofizioz ordainduko dira.
Epai hau ez da irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta fiskaltzari eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.
Beraz, nire epai honen bidez hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren ziurtapena jarduketei erantsiko zaie.
Eta Nuria Fayanas Tapiari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko ekainaren 14an.-Epaile magistratua, Rebeca Esther Alonso Adrián.
Iragarkiaren kodea: J1110679