4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. 1122/2011 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela oker materialagatik eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:
"Epaitza:
Anibal Fredy Machado Nogueira kondenatzen dut, ordena publikoaren kontrako falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, 40 eguneko isuna ordaintzera, eta eguneko 10 euroko kuota finkatzen dut. Beraz, Anibal Fredy Machado Nogueirak 400 euroko isuna ordaindu behar du.
Anibal Fredy Machado Nogueira kondenatzen dut prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera.
Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.
Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut."
Eta Anibal Machado Nogueira Da Silvari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko ekainaren 13an.-Idazkari judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.
Iragarkiaren kodea: J1110518