4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA
Ediktua. 447/2010 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan 447/2010 falta-judizioa bideratzen ari dela, kalteengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
222/2011 epaia. Iruñean, 2011ko maiatzaren 6an.
M.ª Paz Benito Oses andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, ordena publikoaren aurkako falta baten ondoriozko auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 447/2010 falta-judizioan. Judizio horretan alderdi izan dira Fiskaltza eta, inplikatu gisa, Iruñeko Udaltzaingoko udaltzainak (445, 429 eta 448 zenbakiak) eta salatua, José Ángel Caballero Larumbe.
Epaitza:
José Ángel Caballero Larumbe kondenatzen dut, ordena publikoaren kontrako falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, 20 eguneko isuna ordaintzera, egunero 6 euroko kuota, eta guztira 120 euro, hain zuzen, gehi prozesuko kostuak.
José Ángel Caballero Larumbe kondenatzen dut, kalte-falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, 10 eguneko isuna ordaintzera, egunero 6 euroko kuota, eta guztira 60 euro, hain zuzen, gehi prozesuko kostuak.
Erantzukizun zibila dela-eta, Iruñeko Udalari 311,77 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.
Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, ordaindu gabe uzten dituen bi kuotagatik egun bateko atzipenaldia bete beharko du dagokion espetxean, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen duelako.
Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Probintzia Auzitegian, jakinarazi ondoko bost egunetan, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Eta José Angel Caballero Larumberi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko ekainaren 13an.-Epaile magistratua, Mari Paz Benito Osés.
Iragarkiaren kodea: J1110527