125. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 415/2010 falta-judizioa

Iruñean, 2011ko ekainaren 8an.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 415/2010 falta-judizioa egiten ari dela, bidegabeko jabetzeagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

182/2011 epaia.

Iruñean, 2011ko apirilaren 14an.

Nik, M. Paz Benito Osesek, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, 415/2010 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Miguel Angel Guerra Castillo eta Robert Balbuena Méndez; hauetatik bat ere ez da agertu, legezko zitazioa egin bazaie ere. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

Miguel Angel Guerra Castillo absolbitu egiten dut hasiera batean leporatu zitzaion faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko agintzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Miguel Angel Guerra Castillori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko ekainaren 8an.-Epaile magistratua, M.ª Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1110315