4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA
Ediktua. 410/2010 A falta-judizioa
Iruñean, 2011ko ekainaren 8an.
Aditzera ematen da epaitegi honetan 410/2010 falta-judizioa bideratzen ari dela, mehatxu eta irainengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
176/2011 epaia.
Iruñean, 2011ko apirilaren 7an.
Nik, M. Paz Benito Osesek, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, 410/2010 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira, inplikatu gisa, M.ª Victoria Jiménez Maestre, salatzaile gisa, Jaime prokuradore andreak lagundurik, eta Xabier Medita Galafate, José Antonio Barricart Luquin eta Sergio Mateo Aliende, salatu gisa. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:
Epaitza:
Xabier Medina Galafate, José Antonio Barricart Luquin eta Segio Mateo absolbitu egiten ditut hasiera batean leporatutako faltaren egile gisa egotzi zitzaien erantzukizun kriminaletik. Halaber, kostuen ordainketa ofizioz egitea dekretatzen dut.
Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Xabier Medina Galafateri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko ekainaren 8an.-Epaile magistratua, M.ª Paz Benito Osés.
Iragarkiaren kodea: J1110312