125. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 794/2011 A berehalako falta-judizioa

Iruñean, 2011ko ekainaren 8an.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 794/2011 berehalako falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

78/2011 epaia.

Iruñean, 2011ko otsailaren 24an.

Nik, Mari Paz Benito Osés andreak, Iruñeko Instrukzioko Epaitegiko epaile magistratuak, 794/2011 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Judizio horretan hauek parte hartu dute: batetik, Fiskaltzak, eta bestetik, inplikatu gisa, Jessica Lizeth Flores Choquek eta Ionut Burlacuk. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

Ionut Burlacu absolbitu egiten dut hasiera batean leporatu zitzaion faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko agintzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Ionut Burlacuri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko ekainaren 8an.-Epaile magistratua, M.ª Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1110311