125. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 833/2011 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura, akats material bat dela-eta, bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

252/2011 epaia. Iruñean, 2011ko maiatzaren 30ean.

Mari Paz Benito Osés andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, ebasketa baten ondoriozko auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 833/2011 falta-judizioan. Bertan parte hartu dute, batetik, Fiskaltzak, akzio publikoaren ordezkari gisa, eta bestetik, inplikatu gisa, salatzaileak, Yoanka Maceo Martínezek, Estremera legelari jaunak lagundurik, eta salatuak, Mogos Aurelianek. Azken hori ez da agertu, legezko zitazioa egin zaion arren.

Epaitza:

Mogos Aurelian kondenatzen dut, ebasketa-falta baten egile arduraduna den aldetik, bi hilabetez egunero 9 euroko isuna ordaintzera, guztira 540 euro, gehi kostuak.

Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, ordaindu gabe uzten dituen bi kuotagatik egun bateko atzipenaldia bete beharko du dagokion espetxean, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen duelako.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Probintzia Auzitegian, jakinarazi ondoko bost egunetan, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eta Mogos Aureliani jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko ekainaren 8an.- Idazkari judiziala, Alberto Pulido Igea.

Iragarkiaren kodea: J1110257