125. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 485/2011 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketa-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

274/2011 epaia. Iruñean, 2011ko maiatzaren 11n.

Nik, Inés Hualde Juvera andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, ustezko ebasketa-falta batengatik bideratu diren 485/2011 falta-judizioaren jarduketak aztertu ditut. Alderdi hauek aritu dira: Fiskaltza, akzio publikoaren ordezkari gisa; Francisco Bravo Romero jauna, salatzaile gisa; eta Marcel Thieser jauna, salatu gisa. Ebazpen hau eman dut:

Epaitza:

Marcel Thieser jauna absolbitu egiten dut egotzi zaion faltatik.

Prozesuko kostuak ofizioz ordainduko dira.

Jakinaraz bekie alderdiei eta Fiskaltzari.

Epai hau ez da irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke epaitegi honetan, jakinarazi eta 5 eguneko epean, Probintzia Auzitegiak ebatz dezan.

Eraman bedi jatorrizkoa epaien liburura eta erants bekie autoei lekukotza.

Jakitera ematea.-Epai hori eman zuen epaileak hura irakurri eta jakitera eman zuen, Iruñean, 2011ko maiatzaren 11n egindako jendaurreko entzunaldian. Eta horren fede ematen dut, idazkaria naizen aldetik.

Eta Marcel Thieserri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko ekainaren 14an.-Magistratua, Inés Hualde Juvera.

Iragarkiaren kodea: J1110690