4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 200/2011 prozedura
Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela maula-falta bat dela-eta (623), eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
200/2011 epaia. Iruñean, 2011ko apirilaren 6an.
María Dolores Muñoz de la Espada y de la Mora andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko ordezko epaile magistratuak, Erregearen izenean, Zigor Kodearen 623. artikuluko maula-falta batengatik, Julio Hernández Jaime eta Iñigo Molero Rodríguez jaunen aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 289/2010 falta-judizioan. Aktan adierazten diren alderdiek parte hartu dute judizioan.
Epaitza:
Julio Hernández Jaime eta Iñigo Molero Rodríguez kondenatzen ditut, Zigor Kodearen 623.4 artikuluko maula-falta baten egile eta erantzule penalak diren aldetik, 30 eguneko isuna ordaintzera, egunero 5 euroko kuota hain zuzen, eta prozesuko kostuak erdi bana ordaintzera. Erantzukizun zibila dela-eta, Julio Hernández Jaimek eta Iñigo Molero Rodríguezek batera eta solidarioki Kalean Gora sagardotegiko jabeari 103,47 euroko kalte-ordaina emanen diote, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta.
Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, eguneko bi kuota ez ordaintzeagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Falta bat denez, zigor hori lokalizazio iraunkorraren araubidean betetzen ahalko du.
Ebazpen hau jakinaraz bekie Fiskaltzari eta alderdiei, adieraziz haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela Nafarroako Probintzia Auzitegian, jakinarazi eta hurrengo bost egunetan, epaitegi honetan idazkia aurkeztuta, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Iñigo Molero Rodríguezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko ekainaren 14an.-Magistratua, Inés Hualde Juvera.
Iragarkiaren kodea: J1110618