4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA
Ediktua. 2303/2010-B hitzezko judizioa
José Alonso Ramos jaunak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. epaitegiko idazkariak,
Aditzera ematen dut: Elena Burguete Mira prokuradore andreak eskaturik, 2303/2010-B hitzezko judizioa bideratzen ari da, Prozedura Zibilari buruzko 2000ko Legeari jarraituz, Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegi honetan, Carlos Berrio Claveria jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Gespam S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:
Epaia:
Iruñean, 2011ko apirilaren 7an.
Fernando Poncela García jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 2303/2010 (PZL 2000) hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Gespam S.L.k sustatu du Carlos Berrio Claveria jaunaren aurka. Auzi-jartzailearen ordezkari Elena Burguete Mira prokuradore andrea aritu da, eta laguntzaile, Marta Santamaria Gimeno legelari andrea.
Epaitza:
Baiesten dut Elena Burguete Mira prokuradore andreak, Gespam S.L. enpresaren izenean eta hura ordezkatuz, Carlos Berrio Claveríaren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 293,78 euroko printzipala ordaintzera, gehi 2010eko martxoaren 3tik aplika daitekeen legezko interesa eta prozesuko kostuak.
Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondorioetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.
Eta Carlos Berrio Claveria jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko maiatzaren 7an.-Idazkaria, José Alonso Ramos.
Iragarkiaren kodea: J1110224