125. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 936-2010-D judizio arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, beste gai batzuk direla-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

"Autoa.

Epaile magistratua: Ana Inmaculada Ferrer Cristobal. Iruñean, 2011ko maiatzaren 23an.

Echauri prokuradore jaunak aurkeztutako idazkia erants bekie autoei.

Kontu emanik; ikusirik jarduketa hauen prozesu-egoera, bidezkoa da ebazpen hau ematea, ondoren azaltzen diren aurrekarietan oinarriturik.

Xedapen zatia:

Xedatzen dut: bidezkoa da prozedura honetan emandako epaia argitzea; hain zuzen ere, epaitzari gehitu behar zaio aurreko aitorpenari kontra egiten dioten inskripzioen ezeztatzea.

Aurka egiteko bideak: ebazpen hau epaiaren zati da, eta horren kontrako errekurtsoa paratzeko epea auto hau jakinaraztearekin bat hasiko da (PZLaren 448.2 artikulua).

Hala agindu eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut. Epaile magistratua, idazkaria."

Eta María Dolores Zabaleta Zabaletari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 23an.-Idazkari judiziala, Monica Pérez Orozco.

Iragarkiaren kodea: J1110265