4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 278/11 judizio monitorioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela Carlos Alberto Santana Garcíaren aurka, Santander Consumer Finance S.A.k eskaturik, Araiz prokuradore jauna ordezkari duela, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko ebazpena eman dela. Hona hemen ebazpenaren xedapen zatia, hitzez hitz:
Amaitutzat jotzen da prozesu monitorio hau, Santander Consumer Finance, S.A.k eskaturik bideratu dena Carlos Alberto Santana Garcíaren aurka, mila seiehun eta hirurogeita hemezortzi euro eta berrogeita hamabost zentimo (1.678,55) gehin itundutako interesak erreklamatzeko.
Hartzekodunak idazkia aurkezten duenean betearazpena abiaraz dadila eskatzeko, postulazioaren betekizunak beterik, erabakiko da.
Ebazpen hau ez da irmoa, eta organo judizial honi zuzendutako berrikusteko errekurtsoa jar daiteke haren aurka. Errekurtsoa jartzeko, idazki bat aurkeztu beharko da organo honetan bost eguneko epean, ebazpenak zer arau-hauste egiten duen besterik ez aipatuta (PZLaren 454. bis 2 artikulua).
Eta Carlos Alberto Santana Garcíari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko ekainaren 9an.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1110417