125. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktu bidezko epatze zedula

Lan arloko Sala honen idazkariak antolaketa eginbidea eman du gaurko egunean, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko 413/2010 prozeduraren ondoriozko 93/2011 erregutze-erroiluan. Amaiur Estructuras S.L.k sustatu du prozedura, Rui Marcos Fontes Melchiorren, Edgar Marcelo Rojasen, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren aurka, segurtasun neurririk ezagatiko prestazio-errekargua dela-eta.

Ebazpen horretan erabaki da alderdiak epatzea, Auzitegi Goreneko Lan arloko Salan ager daitezen hamabost eguneko epean, zuzenean edo abokatuaren nahiz ordezkariaren bitartez.

Eta Edgar Marcelo Rojas epatzeko balio izan dezan, gaur egun helbidea non duen jakiterik ez baitago, honako zedula hau egin eta sinatzen dut, eta ohartarazten diot eskura duela aipatu ebazpenaren kopia sala honetako idazkaritzan.

Iruñean, 2011ko ekainaren 13an.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1110535