2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2011ko aurrekontuaren espedientea. Hasierako onespena
Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2011ko maiatzaren 11n egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2011ko aurrekontuaren espedientea, eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201., 202. eta hurrengo artikuluetan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Larraintzarren, 2011ko maiatzaren 11n.-Mankomunitateko burua, Francisco Tornaría Iguelz.
Iragarkiaren kodea: L1110800