2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Alkateordeen eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena
Alkatetza Udalburutzak, 2011ko ekainaren 14an eman ebazpenaren bidez, alkateordeak izendatu ditu, baita Tokiko Gobernu Batzarreko kideak ere, 2011ko ekainaren 15eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez eratu baitzen. Hain zuzen ere, ondotik ematen diren zinegotziak izendatu dira, ematen den ordenaren arabera, eta orobat adierazten diren eskuordetzeak:
Lehen alkateordea: Luis Fernando Perez Cristobal.
Lehen alkateordearen esku utzi da udal zerbitzuen jarduera alorren zuzendaritza eta kudeaketa orokorra, kargua hutsik dagoenean, edo hura kanpoan edo eri dagoenean, hirugarrenak ukitzen dituzten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena, eta espresuki gauzatu beharko dira eskuordetzeak, baita Udala ordezkatzea Osoko Bilkuraren buru izanik, eta berau deitzea alkatea kanpoan edo eri dagoenean. Kargua hutsik dagoenean, edo hura kanpoan edo eri dagoenean eskumen horiek ondotik ematen diren kiden esku geldituko dira, izendapenaren hurrenkerari jarraikiz.
Bigarren alkateordea: Carolina Anso Lopez.
Hirugarren alkateordea: Valentina Azcona Moreno.
Argitara ematen da, Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduko 44.3 artikulua eta horrekin bat heldu diren gainerakoak bete beharrez.
Alesbesen, 2011ko ekainaren 15ean.-Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L1110803