2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
ARS-1 banaketa eremuaren, S1 exekuzio unitatearen eta GSA-2ren birmugapen proiektua, Txantrea Hegoaldea-Udal Planeko UI-V unitatean. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko ekainaren 9an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 09-jun-11 (4/UV).
"Hasierako onespenaren (JOB 26-OCT-10 (7/UV) ondoko jendaurreko epea iraganik, ARS-1 banaketa eremuaren birmugapen espedienteari dagokionez, (Txantrea Hegoaldea-Udal Planeko U.I. Varen GSA-2 eta S1 exekuzio unitatea), honako hau erabaki da:
1. Jendaurreko epean María Luisa Cabasés Cilvetik eta Fundación Ciganda Ferrerrek aurkeztutako alegazioak atxikitzea esparru horretako birzatiketa espedienteari, hori egun berean onetsi baitzen, hori guztia Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak 2011-12-28an eman txostenari jarraikiz.
2. Behin betiko onestea ARS-1 banaketa eremuaren birmugapenaren proiektua (Txantrea Hegoaldea-Udal Planeko U.I. Varen GSA-2 eta S1 exekuzio unitatea), José Antonio Las Navas La Callek, URPASA ordezkatuz, eta unitate bereko beste jabe batzuek sustatua.
3. Argitara bedi erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta jakinaraz bekie ukitutakoei, Nafarroako Gobernuari eta Jabetza Erregistroari."
Iruñean, 2011ko ekainaren 15ean.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1110769