125. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Alkateordeen izendapena

Olaztiko Udaleko alkate udalburuaren 226/2011 Ebazpena, ekainaren 13koa, Castejongo Udaleko alkateordeen izendapena egiten duena.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.2 artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta kontuan hartuz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onesten duen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoa, alkateak libreki izendatzen ditu alkateordeak Tokiko Gobernu Batzordeko kideen artetik, eta hori ez dagoenean, zinegotzien artetik. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

Lehena: Olaztiko Udaleko alkateorde izendatzea ongotik heldu direnak, hurrenkera honi jarraikiz:

-Lehen alkateordea: Patricia Fernández Ganuza.

-Bigarren alkateordea: Mikel Azkargorta Boal.

Alkateordeek dituzten Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan arautzen diren eginkizunak dituzte, bertan ezartzen baita: "Alkateordeei dagokie, halakoak diren aldetik, alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan, eri edo bere eskurantzetan aritzeko ezindurik dagoenean...".

Bigarrena: Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, alegia, Patricia Fernández Ganuzari eta Mikel Azkargorta Boali.

Hirugarrena: Osoko Bilkurari honen berri ematea lehenengo bilkuran.

Laugarrena: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta indarra hartuko duten ebazpen hau sinatu eta biharamunean.

Egintza honen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke:

1. Aukeran eta hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko da, hura hartu zuen organoari berari zuzendua; edo bestela, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta hilabeteko epean.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, egintza hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien arloan dagokion epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baita.

Olaztin, 2011ko ekainaren 13an.-Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1110768