1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1519/2011 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Esteban Faci Paricio jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Geologia eta Geoteknia Ataleko buru izendatzen duena, merezimendu lehiaketa eginda.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 30eko 1519/2011 Ebazpenaren bidez, Esteban Faci Paricio jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Geologia eta Geoteknia Ataleko buru izendatu da, merezimendu lehiaketa eginda. Izendapena sei urte naturalerako da, jabetza hartzen duen egunetik aurrera.
Deialdia 2003ko maiatzaren 6ko Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2003ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 23an.
Iruñean, 2011ko maiatzaren 25ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F1110516