125. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Aldaketa puntuala Udal Planeko determinazio xehakatuetan.
Behin betiko onespena

Melidako Udalak, 2011ko otsailaren 2an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen aldaketa puntuala hasiera batean onestea determinazio xehakatuetan, Melidako Udal Planeko UC.2 eta UE.5 unitateei dagokienez, Pedro Escudero Tapizek sustaturik.

Agiria jendaurrean paratu zen, eta inork ez zuen erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betikoz onetsi zen aurtengo maiatzaren 6ko bilkuran.

Argitara ematen da onespen erabakiaren xedapen zatia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatuari jarraikiz.

"Agiri hau behin betikoz onestea: 'Aldaketa puntuala Melidako Udal Planeko determinazio xehakatuetan. UC.2 eta UE.5 exekuzio unitateak'. Pablo Flores Domínguez eta Vicente Garrido Elustondo arkitektoek prestatu dute, eta Pedro Escudero Tapizek sustatu. Gisa hartara, desagertuko da Melidako Udal Planeko UE-5 unitatea, eta haren azalera UC-2-an sartuko, izan ere fisikoki unitate horretan kokaturik dago gainerako lurzati finkatuen baldintza beretan."

Melidan, 2011ko maiatzaren 25ean.-Alkatea, Francisco Jaso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1110882