2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Aridos Reciclados de Navarra, S.L. Jarduera: hondakin arrisku gabeen kudeaketa. Tokia: Lerin katastroko 10. poligonoko 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9 eta 13. lurzatiak (Castejón alderdia).
Lerinen, 2011ko ekainaren 16an.-Alkatea, Marcelino Azcoiti Alonso.
Iragarkiaren kodea: L1110885