125. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1483/2011 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, María del Carmen González Martínez andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraioko Azpiegiturak Kudeatzeko Ataleko buru izendatzen duena, merezimendu lehiaketa eginda.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 25eko 1483/2011 Ebazpenaren bidez, María del Carmen González Martínez andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraioko Azpiegiturak Kudeatzeko Ataleko buru izendatu da, merezimendu lehiaketa eginda. Izendapena sei urte naturalerako da, jabetza hartzen duen egunetik aurrera.

Deialdia ekainaren 7ko 1553/2010 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2010eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 19an.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 25ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1110496