125. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

HAPOko AR2ko UE 1 unitatea birzatitzeko proiektua, unitate horretako Kopentsazio Batzordeak sustatua. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko ekainaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko AR 2ko UE 1 unitatea (Oncineda alderdia) birzatitzeko proiektua, unitate horretako konpentsazio batzordeak sustatua.

Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluarekin eta hurrengoekin bat, jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Orobat, bertako prentsan eta Herriko Etxeko iragarki oholean agertuko da; ohartarazten da haren aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela errekurtsorik aurkeztu, tramiteko egintza delako. Haatik, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikuluaren bidez, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzakete, kontuan har daitezen prozedura bukatuko duen ebazpenean.

Lizarran, 2011ko ekainaren 17an.-Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1110888