2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARRAKAZTELU
Plan berezi indepedentea. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2011ko maiatzaren 18ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Plan Bereziaren proiektua, Zarrakazteluko lurzoru urbanizaezinean turismo aterpetxe-parke bat egiteko, udal katastroko 2. poligonoko 805. lurzatian, Cesar Garde Echeverríak eta Marina Echegoyen Arcosek sustaturik.
Jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. eta 71. artikuluei dagokienez 75. artikuluan ezarriari jarraikiz. Espedientea Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira jendea hartzeko orduetan.
Zarrakaztelun, 2011ko ekainaren 10ean.-Alkatea, Julio E. Prieto Arbeloa.
Iragarkiaren kodea: L1110780