2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTIEDA
2010eko kontuak eta 2011ko aurrekontua. Hasierako onespena
Artiedako Kontzejuak, 2011ko ekainaren 10ean egin bilkura berezian, honako hau erabaki zuen hitzez hitz:
2. 2010eko kontuak eta 2011ko aurrekontua. Onespena, hala badagokio.
Kontzejuaren 2010eko ekitaldiko kontuen balantzeari dagokion emaitza ekonomikoaren berri eman du Kontzejuko buruak.
Gaia eztabaidatuta, bertan ziren guztiak bat etorrita erabaki da puntu hauek onestea:
1. Behin-behinekoz onestea Artiedako Kontzejuaren 2010eko kontu ekonomikoak.
2. Hamabost eguneko epean jendaurrean edukitzea, Kontzeju etxearen aitzinaldeko iragarki oholean, hain zuzen.
Hamabost eguneko epe horretan herritarrek alegaziorik batere aurkezten ez badute, erabaki hau kontuak behin betikoz onesteko erabakitzat hartuko da.
Halaber, 2011ko ekitaldi ekonomikorako Kontzejuarentzat prestatu diren aurrekontuen edukia azaldu du Kontzejuko buruak.
Gaia eztabaidatuta, bertan ziren guztiak bat etorrita erabaki da puntu hauek onestea:
3. Behin-behinekoz onestea Artiedako Kontzejuaren 2011ko aurrekontuak; 81.500 euroko balantze berdindua dute diru-sarreretan zein gastuetan.
4. Behin-behineko onespen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Hamabost eguneko epean jendaurrean edukitzea, Kontzeju etxearen aitzinaldeko iragarki oholean, hain zuzen.
6. Hamabost eguneko epe horretan herritarren alegaziorik batere aurkezten ez bada, erabaki hau aurrekontuak behin betiko onesteko erabakitzat hartuko da.
Behin betikoz onetsitakoan, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioaren Departamentuan aurkeztuko dira eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da haien laburpena.
Artiedan, 2010eko ekainaren 10ean.-Udalburua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L1110832