125. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1482/2011 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Olga Goñi Moreno andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Osasun Departamentuko Organo Transplanteen eta Elkarteen Koordinaziorako Ataleko buru izendatzen duena, merezimendu lehiaketa eginda.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 25eko 1482/2011 Ebazpenaren bidez, Olga Goñi Moreno andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Osasun Departamentuko Organo Transplanteen eta Elkarteen Koordinaziorako Ataleko buru izendatu da, merezimendu lehiaketa eginda. Izendapena sei urte naturalerako da, jabetza hartzen duen egunetik aurrera.

Deialdia maiatzaren 18ko 1378/2009 Ebazpenaren bidez onetsi, eta 2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 25ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1110493