2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ALLO, ARELLANO, ARROITZ, DEIKAZTELU ETA LERIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Gizarte-hezitzaile izateko lanpostu bat.
Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
Mankomunitate honetako gizarte-hezitzaile izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdia argitara eman zen 2011ko 82. Nafarroako Aldizkari ofizialean, maiatzaren 2an; haren 4. oinarrian ezarriarekin bat, gaurko egunarekin,
EBATZI DUT:
1.-Lanpostu hori betetzeko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.
Onartuak: María Ángeles Orúe Dueñas.
Baztertuak: inor ez.
2.-Deialdian aurreikusitako ariketak uztailaren 18an eginen dira, 13:00etan, Mankomunitatearen egoitzan.
3.-Zerrenda hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Allon, 2011ko ekainaren 17an.-Mankomunitateko burua, Mª Amaya Chocarro Velasco.
Iragarkiaren kodea: L1110934