125. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizaintzako laguntzaile izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Iragarkia:

M.ª Luisa González García andreak eta beste batzuek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 28ko 466/2011 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erizaintzako laguntzaile izateko 257 lanpostu (horietarik 173 funtzionarioen araubidekoak dira eta 84 lan-araubidekoak, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebatzi zen, honela: 170 izangai izendatu ziren eta xedatu zen 84 izangai kontratatzea bidezkoa zela, izangai bat kontratatzea ezinezkoa zela eta hiru izangai izendatzeko tramitazioa geldiaraztea. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan daude interesdunen eskura, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39an, lehen solairuan.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan aurkez daitezke.

Iruñean, 2011ko ekainaren 10ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F1110469