125. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

758/2011 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, "Salestarrak Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren 1. Unitatea" konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua hasiera batean onesten duena.

Aztertu da "Salestarrak Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren 1. Unitatea" konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua, Eduardo Lavín Aramburu jaunak bere tramitaziorako aurkeztutakoa. Dokumentuaren jabe sustatzaileak Ebrogan, S.L. enpresa eta Nafarroako Gobernua dira, eta horiek unitatearen azaleran dituzten partaidetza kuotek %70,39 egiten dute.

Horrenbestez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko 35/2002 Legearen 132., 161., 76. eta 74. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 20ko 15/2004 Foru Legearen azken xedapenetako lehenari dagokionez, eskuordeturik ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Salestarrak Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren 1. Unitatea" konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua hasiera batean onestea.

2. Ebazpen hau ukituriko jabeei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta espedientea jendaurrean jartzea hogei eguneko epean, hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko ekainaren 9an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

Iragarkiaren kodea: F1110390