1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1481/2011 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Jesús Garde Istúriz jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Lantokietan Bideratzeko Bulegoko buru izendatzen duena, merezimendu lehiaketa eginda.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 25eko 1481/2011 Ebazpenaren bidez, Jesús Garde Istúriz jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Lantokietan Bideratzeko Bulegoko buru izendatu da, merezimendu lehiaketa eginda. Izendapena sei urte naturalerako da, jabetza hartzen duen egunetik aurrera.
Deialdia maiatzaren 18ko 1378/2009 Ebazpenaren bidez onetsi, eta 2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.
Iruñean, 2011ko maiatzaren 25ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F1110494