125. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

55/2011 FORU DEKRETUA, ekainaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide batzuk izendatzen dituena.

ZIOEN AZALPENA

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak 14. artikuluan ezartzen du autonomia erkidegoko lege baten bitartez arautuko direla Gizarte Kontseiluaren osaera eta eginkizunak, baita haren kideen izendapena ere, eta adierazten du horien artean unibertsitateko idazkari nagusiak eta kudeatzaileak izan behar dutela.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak ezartzen du Gizarte Kontseiluak hiru berezko kide izanen dituela: errektorea, idazkari nagusia eta kudeatzailea. Orobat, lege horrek ezartzen du Gizarte Kontseiluko kideak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu baten bidez izendatuko direla.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen ebazpen banaren bitartez, zeuden unibertsitateko idazkari nagusia eta kudeatzailea kargutik kendu dira eta berriak izendatu dira.

Horrenbestez, Hezkuntza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko ekainaren 20an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaile Pedro Iraizoz Munárriz jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzen da.

2. Nafarroako Unibertsitate Publikoko idazkari nagusi Javier Echeverría Martorell jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzen da.

Iruñean, 2011ko ekainaren 20an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1111021