124. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

742/2011 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak apirilaren 11n emandako 50/2011 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Enerizko Arau Subsidiarioak 2. sektoreko industrialdean aldatzeko espedientea, Inversiones Ibonciecho, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak apirilaren 11n emandako 50/2011 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Enerizko Udal Plana 2. sektoreko industrialdean aldatzeko espedientea, Inversiones Ibonciecho, S.L.k sustatua, baina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baldintza bat ezarri zen, hots, aldaketaren testu bategin bat aurkeztea, foru agindu hartan bertan adierazitako zuzenketak bilduko zituena.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak haren alde emandako txostena, bidezkoa da behin betiko onespenari buruzko foru agindua argitaratzea, honako hau argituz:

-S-1 sektoreko lurzorua, AR-1 eremutik baztertu dena, hiri lurzoru finkatu gisa sailkatu da, eta Enerizko Arau Subsidiarioek indarreko planeamenduan ematen zioten aprobetxamendua izanen du.

-S-2 industria sektorea AR-1 banaketa eremuan sartzen da, eta testu bateginean adierazitako eredu-aprobetxamendua izanen du. Aprobetxamendu-unitatea (UA) atxikitako nabearen m² bakoitza izanen da.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak apirilaren 11n emandako 50/2011 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea. Horren bidez, behin betiko onetsi zen Enerizko Arau Subsidiarioak 2. sektoreko industrialdean aldatzeko espedientea, Inversiones Ibonciecho, S.L.k sustatua. Foru aginduaren testu osoa ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Enerizko Udalari eta Inversiones Ibonciecho, S.L.ri igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko ekainaren 7an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

ERANSKINA

"50/2011 FORU AGINDUA, apirilaren 11koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Enerizko Arau Subsidiarioak 2. sektoreko industrialdean aldatzeko espedientea, Inversiones Ibonciecho, S.L.k sustatua, behin betiko onesten duena.

Enerizko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betiko onestea; dena dela, horretarako, foru agindu honen xedapen zatian adierazitako determinazioak biltzen dituen testu bategina aurkeztu beharko da, hiru hilabeteko epean.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Enerizko Arau Subsidiarioak 2. sektoreko industrialdean aldatzeko espedientea, Inversiones Ibonciecho, S.L.k sustatua.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, determinazio hauek jasoko dituen testu bategin bat aurkeztu beharko da, behar bezala eginbidetua:

-Agiri teknikoaren azalpena, alderdi hauena: banaketa eremuaren aprobetxamendu-ereduaren kontzeptua, aprobetxamendu-ereduaren kalkulua, erabilera eta tipologiak homogeneizatzeko koefizienteen justifikazioa merkatuko balioen arabera, "lurzati ertaina" eta "lurzati txikia" definituz.

-Lurzati mota bakoitzerako hirigintza determinazioak zehaztea eta hirigintza arauetan garbi finkatzea jarduteko sistema, egin litezkeen lurzatiketak, Mankomunitatearen txostena noiz den beharrezkoa, eta abar.

-Azkeneko lurzatiketa irudikatzen duten planoak ekartzea (lurzoru publikoa/lurzoru pribatua), eta azkeneko sestrak garbi adieraztea.

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala denean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, haren edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, udalak eskaturik.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Foru agindu hau Enerizko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko apirilaren 11n.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday."

Iragarkiaren kodea: F1110158