124. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Lan Harremanetako diplomadun izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

2010eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 31koan, argitara eman zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan harremanetako diplomadun izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7.1 oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak Ana Isabel Valencia Labiano andrea, igoera txandako izangaia, eta Carlos Arriazu Antón jauna, txanda irekikoa, izendatzeko proposamena aurkeztu du, haiek izan baitira probak gainditu eta deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiak.

Iruñean, 2011ko ekainaren 16an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F1110843