124. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO
1. EPAITEGIA

147/2009 prozedura

Iruñean, 2011ko ekainaren 15ean.

Ana Montserrat Llorca Blanco andreak, Iruñeko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 1. Epaitegiko epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Sagrario de la Parra Hermoso de Mendoza prokuradore andreak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 147/2009 familia prozedura bideratzen ari da Iruñeko Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko 1. Epaitegi honetan, Luis Fernando García Duchen jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Wendy Sejas Machaca andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

26/2011 epaia.

EPAITZA:

Partez baiesten dut ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko demanda, Sagrario de la Parra Hermoso de Mendoza prokuradore andreak jarria, Wendy Sejas Machaca ordezkatuz, Luis Fernando García Duchenen aurka (non den jakiterik ez dago), eta behin betiko neurri hauek har daitezela erabakitzen dut:

1. Amari, Wendy Sejas Machacari, ematen zaio adingabeen zaintza eta jagoletza, eta guraso ahala bi gurasoek partekatuko dute. Ahal hori gauzatzean desadostasunik izanez gero, epaitegi honi jakinarazi beharko zaizkio, horien gaineko ebazpena eman dezan.

2. Ez da bidezkoa aitaren aldeko bisita araubiderik ezartzea.

3. Luis Fernando García Duchenek, mantenu kontzeptua dela-eta, hilean 150 euro ordaindu beharko ditu seme-alaba bakoitzeko; guztira 300 euro. Kopuru hori hileko sari aurreratu gisa ordaindu beharko da, hilabete bakoitzeko lehenengo bost egunen barnean, amak hautatzen duen kontuan, eta urtero eguneratuko da Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak argitaratzen duen KPIaren arabera. Bi gurasoek erdi bana ordaindu beharko dituzte haurren aparteko gastuak eta eritasunaren ondoriozkoak.

Ez da bidezkoa kostuen gaineko erabakirik hartzea.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adierazi horren kontra apelazio-errekurtsoa jar dezaketela, bost eguneko epean, epaia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hala erabaki, agindu eta sinatu du epaileak.

Eta Luis Fernando García Duchen jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2011ko ekainaren 15ean.-Idazkari judiziala, Elena Echarri Hernández.

Iragarkiaren kodea: J1110830