124. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 22/2011 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 22/2011 prozeduran, 2011ko martxoaren 31n xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da:

Bernardino López Escuderoren eta Construcciones Ganuza Napal, S.L.ren arteko lan harremana ebazpen honen egunean amaituta dagoela adieraztea, eta enpresa kondenatzea langileari diru kopuru hauek ordaintzera:

Kalte-ordaina: 25.138,13 euro (2001eko urtarrilaren 22tik ebazpen honen egunera arteko zerbitzualdia kontuan izanda; 461,25 egun x 54,50 euro).

Tramitazioaldiko soldatak: 8.774,50 euro (2010eko urriaren 22tik ebazpen honen egunera arte kontuan izanda; 161 egun x 54,50 euro).

Eta Construcciones Ganuza Napal, Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko ekainaren 20an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1110959