124. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 284/2011 prozedura

Rosa María Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Velizar Zbravkov Halachev jaunak, kaleratzearen ondoriozko erreklamazioa dela-eta, Transportes Hnos. Barbarin, S.L.ren eta Transportes Gaztelu, S.A.ren aurka bideratu den 284/2011 prozesuaren barruan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2011ko ekainaren 29ko 10:15etan 14. judizio-aretoan ager dadin, Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik).

Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Alderdiaren galdeketa egitera, demandatuak berak agertu beharko du, edo, pertsona juridiko pribatua bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak, eta honek ordezkaritza frogatzeko eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, edo, ohartarazita egon arren, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jo ahal izanen dira epaian, betiere galdekatua haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean.

Eta Transportes Hnos. Barbarin, S.L. enpresa demandatukideari zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko ekainaren 21ean.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1111026