124. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 803/2010 prozedura

Inmaculada Jurio Macaya andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan titulu judizialak betearazteko bideratzen ari diren 803/2010 autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higigarrien enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da, ekitaldia organo honetako entzunaldi-aretoan (3. enkante aretoa, beheko solairua) 2011ko uztailaren 28ko 12:00etan egin dadin, baldintza hauei jarraikiz:

Lehenbizikoa.-Posturak egiteko baldintzak. Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Gordailu eta kontsignazioen 3154-0000-05-0803-10 kontuan ondasunen tasazio-balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. (Gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten bada, halaxe adierazi beharko da diru sarreraren gordekinean). Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Postura egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (PZLaren 647. artikulua).

Bigarrena.-Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (PZLaren 648. artikulua).

Hirugarrena.-Errematea onesteko baldintzak, onartzen diren posturak.

1.-Posturarik onena balorazioaren %50ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ondasunen jabe bihurtzeko, errematea onetsi ondoko 10 egunetan bere errematearen diru-zenbatekoa ken gordailuari dagokiona sartu beharko du.

2.-Postura guztiak balorazioaren %50etik gorakoak badira, baina behar adinako banku- edo hipoteka-bermea aurkeztu eta epeka ordaintzea eskaintzen badute, postura horietatik onenaren aldeko errematea onesten ahalko da, salbu eta alderdi betearazleak hurrengo bost eguneko epean eskatzen badu higiezina berari esleitzea balorazioaren %50 ordainduta.

3.-Enkanteko posturarik onena balorazioaren %50etik beherakoa bada, honako baldintza hauek bete beharko dira posturarik onenaren aldeko errematea onesteko:

-Posturarik onena tasazio-balioaren %30etik gorakoa izatea edo, baxuagoa bada, abiarazitako betearazpenaren zenbatekoa berdintzea gutxienez, interesetarako eta kostuetarako aurreikusten den dirua barne.

-Betearazpenpeko alderdiak ez erabiltzea PZLaren 650. artikuluaren 4. lerroaldean aitortzen zaion ahalmena (postura hobetzen duen hirugarren bat aurkeztea).

-Edo aurreko inguruabarra gertatu gabe, alderdi betearazleak ez eskatzea higiezina tasazio-balioaren %50 ordainduta esleitzea edo kontzeptu guztien ordainean zor zaion diruaren truke, betiere diru kopuru horrek posturarik onena gainditzen badu (PZLaren 650. artikulua).

Laugarrena.-Posturak egin ahal izateko gordailuen xedea. Enkantea bukatuta, posturagileei jarritako dirua itzuliko zaie, posturagile onenari izan ezik. Gainerako posturagileek eskatzen ahalko dute bakoitzak jarritako dirua epaitegiaren esku gelditzea, erremategileak gainerako dirua ordaindu ezean, haren ondotik daudenen aldeko errematea onets dadin, egindako posturen arabera. (PZLaren 652. artikulua).

Bosgarrena.-Enkantearen porrota. Erremategileak falta den dirua ezarritako epean ordaintzen ez badu edo bere erruagatik salmenta ondoriorik gabe gelditzen bada, egindako gordailua galduko du. (PZLaren 653. artikulua).

-Enkantean jarritako ibilgailua: Mota: turismoa. Matrikula: 6583 CDX. Marka: fiat. Modeloa: Doblo Panorama 1.9 JTD. Bertsioa: familiarra, 5 atekoa. Balioa: 2.068,00 euro.

Ediktu hau betearazpenpeko alderdiari, Santiago Teruel Barranqueros jaunari, jakinarazteko ere erabiliko da, ez baitago jakiterik non den.

Iruñean, 2011ko ekainaren 16an.-Idazkaria, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1110871