124. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URZAINKI

Borondatezko birzatiketa proiektua eta hirigintzako hitzarmena. Behin betiko onespena

Urzainkiko Udaleko Alkatetzak ekainaren 6an eman 10/2011 Ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi dira hirigintzako agiri hauek:

1. Urzainkiko Udal Plan Orokorreko U.O.-3-A unitatea birzatitzeko proiektua, borondatezko birzatiketa sistemaren bidez tramitatua eta Ana Rosario Landa Pasquelek eta Roberto Larrañeta Almirantearenak sustatua.

2. Hirigintzako hitzarmena, Urzainkiko Udalaren eta Ana Rosario Landa Pasquelen eta Roberto Larrañeta Almirantearen artekoa, Urzainkiko Udal Plan Orokorreko UO-3-A unitatearen hirigintza kudeaketarako.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan, 151,3 eta 26 artikuluei dagokienez, ezarritakoari jarraikiz. Orobat adierazten da aipatutako ebazpenaren aurka errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal dela, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bertzenaz, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, iragarki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Urzainkin, 2011ko ekainaren 6an.-Alkatea, José María Baines.

Iragarkiaren kodea: L1110754