124. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Alkateordeen izendapena

Alkatetzak ekainaren 14an eman 115/2010 Ebazpenaren bidez, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen haren xedapen zatia, osorik:

Lehena.-Honako zinegotzi hauek alkateorde izendatzea: Lehen alkateordea, Francisco Berasáin Gascue. Bigarren alkateordea, Agustín Ancizu Elizondo.

Bigarrena.-Ezartzea ezen direlako alkateorde horiek alkate karguan ari dena ordeztuko dutela, izendapenaren araberako hurrenkeran ordeztuko ere, hura kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua dagoenean, edo Alkatetza hutsik gelditzen denean, hori guztia arestian aipatu arautegi aplikagarriaren edukiari jarraikiz.

Orobat, besterik gabe ordeztuko dute Alkatetza karguan ari dena, izendapenaren araberako hurrenkeran, bilkuretako aztergairen bati buruz mintzatzerik edo esku hartzerik ez duenean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 76. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.-Ebazpen hau alkateorde izendatuei banan-banan jakinaraztea, kargua onartzen duten azal dezaten.

Laugarrena.-Aipatu izendapenen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin, eta orobat Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, indarra ebazpen honek biharamunean hartuko badu ere.

Bosgarrena.-Ultzamako Udaleko Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehen saioan, AFEren 58. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Larraintzarren (Ultzama), 2011ko ekainaren 14an.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L1110745