124. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Aldaketa S-14, AR-9, AR-10 eta UT-7ko egiturazko determinazioetan eta S-l-1 sektoreko araudia. Jendaurreko epea berriz zabalik

Aipatu aldaketa hasiera batean onetsi ondoren, 2010eko urriaren 8an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, alegazioak aurkeztu zirenez, eta kontuan hartuz aurkeztutako dokumentu berrian badaudela determinazio berriak, hasiera batean onetsitako dokumentuan ez zeudenak, San Adriango Udalak, 2011ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, onetsi egin zuen testu osoa, haren xedapen zatiak honela batzioen:

"Lehena.-Berriz ere jendaurrean edukitzea, hilabetez egonen baita, San Adriango Udal Plan Orokorreko S-14 sektoreko egiturako determinazioak aldatzen dituen dokumentu berria, horrek ukitzen baititu AR-9, AR-10 eta UT-7 unitateak eta S-I-1 sektoreko araudia, behin-behineko onespena eman baino lehen. Sustatzailea General Mills San Adrián, S.L.U. da.

Aurkeztutako dokumentu berriak bete egiten du Udalak 2011ko otsailaren 23ko osoko bilkurako erabakiaren eskakizuna.

Bigarrena.-Erabaki honen iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean hedadura handiena duten egunkarietan eta Udalaren iragarki oholean, ondorioak izan ditzan."

Jendaurrean edukiko den dokumentuaren zati da José Martín Errea Rodríguez arkitektoak emaniko txostena (sarrera zenbakia 886/11, ekainaren 13koa), eta dituen determinazioak sartu egin beharko dira behin-behineko onespenerako aurkezten den dokumentu bateginean, betiere jendaurreko aldi berria bukatu ondoren.

San Adrianen, 2011ko ekainaren 14an.-Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1110747