2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Txantrea Hegoaldea-Udal Planeko U.I. V unitatearen GSA-2
eta ARS-1 banaketa eremuko birzatiketarako espedientearen aurkako alegazioen txostena. Onespena
Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2011ko ekainaren 9an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 09-JUN-11 (5/UV).
Hasierako onespenaren (JOB/26-10-2010) ondoko jendaurreko epea iraganik, S1/U.I.V sistema orokorrraren eta GSA-2 sistema orokorraren (ARS-1 banaketa eremua) birzatiketa proiektuari dagokionez, Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak 2011ko maiatzaren 30ean emaniko txostenarekin eta espedientean dagoen gainerako dokumentazioarekin bat eginik.
ERABAKI DA:
1. Onestea talde prestatzaileak 2011ko martxoaren 14an aurkeztutako alegazioen txostena eta haren apirilaren 11ko txosten osagarria, eta haien bidez baiestea eta ezestea José Fermín Arraiza Rodríguez Montek, María Luisa Cabasés Cilvetik, Fundación Ciganda Ferrerrek, José Alberto Lasa Equizak, Pascual Yoldi Azpírozek, Fco. Javier Izurdiaga Unanuak eta Dolores Armendáriz Velak, Macarpe 2005 S.L.k, Urpasa 2004 U.T.E.k eta Josefa Checa Rosek aurkeztutakoak, salbu eta kalte-ordain gisa kalkulaturiko zenbatekoei dagokienez, horiek behar den bezala zehazten baitira testu bateginean.
2. Ezestea, Hirigintza Gerentziako zerbitzu juridikoek 2011ko maiatzaren 30ean emaniko txostenarekin bat, M.ª Teresa Armendáriz Urrozek eta M.ª Concepción Burguete Pagolak aurkeztutako alegazioa, izan ere eskatzen den kargaren deuseztapena izaera zibileko afera da, beraz, birzatiketako espediente honi ez dagokiona.
3. Behin betiko onestea Txantrea Hegoaldea-Udal Planeko U.I. V unitatearen ARS-1 banaketa eremuko V/GSA-2 sistema orokor atxikia eta V/S1 sektoreko birzatiketarako proiektuaren testu bategina.
4. Erabaki hau interesdunei, Nafarroako Gobernuari eta Jabetza Erregistroari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean behar den iragarkia argitaratzea."
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
-Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2011ko ekainaren 15ean.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1110752