124. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2011ko aurrekontuak.
Hasierako onespena

Oteitzako Kontzejuko Batzarrak, 2011ko otsailaren 8an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuko 2011ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Oteitzan, 2011ko maiatzaren 10ean.-Kontzejuko burua, María Macías Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1110749