124. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Jarduera sailkatua

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarduera sailkaturako lizentzia eskaera, ondotik zehazten dena, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Cerraduras, Dosificadoras y Equipos, S.L. Jarduera: nabea, kontserba industriako makineriaren diseinu eta muntaketarako. Tokia: Mendabia-Lodosa errepidea, 1. kilometroa, 9. poligonoa, 1610. lurzatia.

Mendabian, 2011ko ekainaren 16an.-Mankomunitateko burua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1110753