124. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2011ko ekainaren 1eko 80/11 Ebazpenaren bidez, ondokoa ebatzi da:

Sustatzailea: "Construcciones Merino Ondarra, S.L." (Miguel Merino Arregui).

Proiektua: xehetasun azterlana, UA-4-B unitateko 4, 5 eta 6. lurzatiei dagokiena.

Pretatze data: 2011/5/5.

Teknikari prestatzailea: Juan Manuel Erice Zunzarren (EHAEOko 1531 zenbakiko arkitektoa).

Xedea: Lurzatien lerrokadura berriak mugatzea eta eraikinaren inplantazioa zehaztea, familia bakarreko etxebizitza bakartuak proposatzen baitira, izanik, batetik, erakinaren eta lurzatiaren mugaren arteko tartea 2 metro baino txikiagoa, eta bestetik, komuneko leiho bat fatxadan.

Baldintzak: 4. lurzatiaren kasuan, 3. mugakidea baita, eta bermatzearren lurzati mugakideak ez direla ukituko ezta haietan kalterik sortuko, zuzenbideko dagokion arloko baimena beharko da, hirigintzaren arlokoaz gain, horiek guztiek onartzeko 3. lurzatiko eraikina eramaten ahal dela 4. lurzatiarekiko duen mugaraino bertaraino, betiere xehetasun azterlanean zehazten diren gehieneko lerrokadurak gordeta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarrean den abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Udal bulegoetan izanen da interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Ohartarazten da ezen hirigintzako dokumentuaren behin betiko onespena baldintzatua dagoela, hau da, entitate sustatzaileak frogatu beharko duela hertsiki bete dituela lehenago aipatu betekizuna.

Larragan, 2011ko ekainaren 1ean.-Alkate udalburua, María Luisa Ibáñez García.

Iragarkiaren kodea: L1110624