124. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

UA-8 unitatearen mugaketako aldaketa eta xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2011ko ekainaren 14ko 80/11 Ebazpenaren bidez, ondokoa ebatzi da:

Sustatzailea: María Paz Moreno Sánchez.

Proiektua: Udal Katastroko 1. poligonoko 108. lurzatiaren xehetasun azterlana eta UA-8 unitatearen mugapeneko aldaketa.

Proiektuaren data: 2099ko apirila.

Teknikari prestatzailea: Luis Uhalte Sevilla eta José Luis Salinas Garín (arkitektoak).

Xedea: Zehaztea beheko solairua gehi horren gaineko solairuaren gehieneko garaiera, egungo eraikina finkatzea, eta lurzati banangarriaren okupazioa arrazoitzea eta aprobetxamenduaren %10aren lagapena nahitaezkoa dela, eta egiaztatzea urbanizazioa eta zerbitzuak badaudela, eskemak, neurriak, eta abar zehaztuz.

Baldintzak:

1. Behin betiko onespena baino lehen zuzendu egin beharko da etxebizitzen aprobetxamendu osoaren balorazioa eta Udal Diruzaintzan 1.757,34 euro ordaindu beharko, zenbateko hori jotzen baita lagapenaren %10aren balioaren pare (64 m² x 1.569,06 = 100.419,84 x %175 = 17.573,47).

2. 1. poligonoko 1077. lurzatia, titulartasun pribatukoa baita, lagatu egin beharko da, urbanizazioa haren kargura eginez, tokiko sistemako bide publkoa izateko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarrean den abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Udal bulegoetan izanen da interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Ohartarazten da ezen hirigintzako dokumentuaren behin betiko onespena baldintzatua dagoela, hau da, sustatzaileak frogatu beharko duela hertsiki bete dituela lehenago aipatu betekizuna.

Larragan, 2011ko ekainaren 14an.-Alkate udalburua, Antonio Lamberto Urquijo.

Iragarkiaren kodea: L1110623